1. |
||||
2. |
Oh, Josetxo!
03:53
|
|||
Gaur
Bapatian
Negarrez hasi naiz egun sentian
Ez
Ez nuke hori egin nahi
Baina alferrik da
Tristura ezkutatzea
Gure musika entzutean
Gaur
Bapatian
Saltoka hasi naiz bakarrik lanean
Zu imajinatu zaitut
Zure betiko lekuan
Ile urdin
Pentsakor
Ez
Inork ez du
Zure azken ekintza inoiz epaituko
Baina alferrik da
Tristura ezkutatzea
Gure musika entzutean
hamaika aldiz kaleetan zehar ikustenzaitut
Eta hurbiltzerakoak ze zinen zu
Orduan agertzen da berriz
Tristura eta zure falta
Inoiz berriz ikusiko ez ditudan
Ile urdin
Pentsakor
Ile urdin
Urduri
|
||||
3. |
||||
Hona dakarzkizut lore sorta eder bat
Espero det berandu ez izatea
Aspaldi ez gara elkar ikusi
Espero det berandu ez izatea
Oroitzapenez beteriko orriak
Beti bezain ederra lore-begia
Denborak ezabatu ditu arantzak
Zurtoina heltzea orain erraza da
ikusmenan gorde nuen zure edertasuna
ukimenan larruazalaren dardara
Ta bihotzan zuk emandako musuak
Ta bihotzan zuk emandako amodioa
Hainbeste gauza esan gabe
Hainbeste eztabaida argitu gabe
Geratu ginen
Ta espero det orain
Berandu ez izatea
|
||||
4. |
||||
izarrak, erantzuten ez
duten argiak
galderak, erantzun
gabeko izarrak
izarra iragankor
baten adatsa
bizitza, zalantza
iragankorren… batura
bihotza, aldizkako
taupa ezoizkoa
bihotza, aldizkako
amodioen kutxa
izarra iragankor
baten adatsa
bizitza, amodio
iragankorren… batura
jakin nahia, eguneroko
taupen ezantza
lotsa, amodio
kuttunen galazta
bildurra, ez ohizko
diren taupen… batura
Ohean, zerura begira
loren hostoak
banaka, banan-banan
kentzen odei ilunak
|
||||
5. |
Kafea Eta Galletak
02:25
|
|||
Egon zaitez nirekin etxean
Urtarrilean
Euria gogor jotzen du leihoan
Otsailean
Martxoa ta apirila
Ez gaitezen atera ezer bila
Maiatza udarako atea hementxe da
(ta somatzen da)
Egon zaitez nirekin etxean
Ekainean
Eguzkia gogor jotzen du leihoan
Udaran
Iraila ta Urria
Ez gaitezen atera ezer bila
Azaroa, neguko atea, hementxe da
ta somatzen da
Abendua iristean
Urtea azertzean
Ez dudala ezer faltan bota
Konturatzen naiz
|
||||
6. |
Solomillo ala Rape?
03:23
|
|||
Jaiotzerakoan
Azkar sailkatzen zaituzte
Mutikoa bazera urdina
Ta arroxa neskentzat
Eta zer egin behar dezu
Gogoko ez badituzu
Igel baten berdea bada
Zure Kolore kuttunena
Ikastolan
Gauza berdintsua gertatzen da
Neskeentzat gona eta zuretzat pilota
Neskeentzat panpina eta zuretzat pilota
Neskeentzat sukaldea ta zuretzat pilota
Eta zer egin behar dezu
Gogoko ez baidituzu
Heldua izan arte
Ezin sukaldeekin jolastu?
Eskola egunak amaitu
Bide zuzena hartu behar dek
Baina errotondak gehiago gustatzen zaizkizu
Autobide erosoak ta bide ilunen kitzikapena
Nesken silueta eta gizonen arkatz lodia
solomillo ala rape
solomillo ala rape
zergatik aukeratu behar
biak badituzu maite
solomillo ala rape
solomillo ala rape
zergatik garrantziaa eman
atzerakoi pentsamoldeei
solomillo ala rape
solomillo ala rape
zergatik bihotza jarri
buruaren menpe
zergatik gorputza jarri
buruaren menpe
zergatik bihotza jarri
buruaren menpe
zergatik desioa jarri
gizartearen menpe
|
Streaming and Download help
If you like Giorgio Bassmatti, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp